Ongizate, gorputz eta aurpegi edertasun tratamenuak

TEKNIKA AURRERATUAK ETA ATENTZIO PERTSONALIZATUA

Jarri gurekin harremanetan aholkua behar baduzu tratamendua aukeratzeko orduan.

Gogoratu programa pertsonalizatuak osatzen ditugula teknika desberdinen konbinazioari esker zure helburu pertsonalera eraginkortasunez eta profesionalen gainbegiradapean iris zaitezen.

| ONGIZATE TRATAMENDUAK

ONGIZATE KONTSULTA

Lehenik eta behin lortu beharreko helburua definitu behar da. Istorio klinimoa egin eta diagnostiko osoa egiten dira prozesua oinarri sendoarekin hasteko. Datuen jasoera ondoren pausoz pausokoak eta pertsonalizatutako tratamendua ezartzen ditugu emaitza eraginkorrenak lortzeko. Aholkua jasoko duzu zure eguneroko ohiturak kontutan hartuta jaso beharreko tratamenduei eta etxean jarraitu beharreko pausoei buruz.

AHOLKULARITZA NUTRIZIONALA

Ezinbestekoa da orekatutako eta osasuntsu den elikatze errutina jarraitzea gure barne ongizatea gure kanpo edertasunean isladatzeko. KARE-n istorio kliniko zehatza egiten dugu lehen hitzorduan azterketa antropometrikoaz gain, eta lortu nahi diren helburuak definitzen dira. Behin informazio guztia eskuan dugula bi eguneko epean betebeharreko pausoz pausoak ematen dira eta jarraipen pertsonalarekin hasten gara.

KOLONEKO HIDROTERAPIA

Elikadura ohitura okerrak, estresak eta ariketa fisiko eskasak arazoak ekartzen dizkiote gure digestio aparatuari. Tratamendu hau modu terapeutikoan kolona garbitu eta hau berezko egoerara eramateko erabiltzen da. Ur filtratu epela prsio baxuan sartzen da heste lodian eta horrela heste mugimenduak eragiten dira. Bio- beedback-a eta idorreria zuzentzen dura. Sesio zenbakia aldakorra da pazientearen beharren arabera.

X-SIGNAL – NESA WORLD

Yoshio Manaka doktorearen frekuentzia fisiologikoko neuroestimulazio terapeutiko teknika da hau. Honek nerbio-sistema erregulatzen du bioerritmoak orekatuz eta gure ongizate orokorra hobetuz. Gorputzak berez duen oreka eta osasuna sortzeko duen gaitasuna berreskuratzen dira programa honi esker. Teknika honekin ongizate orokorra gure edertasunean isladatzea lortzen da.

NUTRIKOSMETIKA PERTSONALIZATUA

180 THE CONCEPT zahartzearen sintomak, sistema inmunologiko eta indartze zelularrean zentratzen den nutrikosmetika etxea da. Produktu desberdinek gorputzak faltan dituen elementu mikronutrizionalak ordezkatzen dituzte eta organismoa orekatzen dute modu naturalean. Edertasuna eta laguntza nutrizionala bultzatzen duten elikadura osagarriak dira eta hauei esker zahartze prozesu armoniko eta osasuntsua eizatea posible da.

| AURPEGI EDERTASUN PROGRAMAK

BEAUTY EXPERT

Tratamendua garbiketa fazial batekin hasten da. Ondoren azal horrek zehazki behar duen printzipio aktibodun kosmetikoa sarrarazten da maskarila, serum eta krema batekin amaituz. Guzti hau beti ere buruezur, aurpegi eta zerbikaletan esgiten den masaiaz lagunduta.

DIATERMIA -MEDESTEC RADIOFREKUENTZIA

Argitasuna eman, zimurrak txikitu eta aurpegi nahiz lepo azala tinkotzen duen tratamendua da. Azal bakoitzeko kosmetika esklusiboari eskerazala gazteago eta leunago ikusten da.

KARE SLOW

Kobido izena hartzen du aurpegi metodo modernoenak eta asiako kontzeptu tradizionalen arteko konbinazioak. Edertasunean eta osasun orokorrean eragin zuzena dauka: zimurrak eta orbanak prebenitu, toxinak ezabatu eta Chi edo energia bitala orekatzen ditu besteen artean. Osasuna eta bizitza-luzera handitzeko sortu zen eta prebentzioan soluzioan baino jartzen du fokua. Perkusio mugimendu azkarrak, oratzea, hatz presioa, kolpetxoak, meridianoen terapia eta akupuntura puntuak konbinatzen dira tratamendu fazial iraultzaile honetan.  

PEELING FAZIALA

Exfoliazio teknika hau azalaren gainean hildako zelulak kentzen dituen produktua jarriaz egiten da, horrela gainazala berrituz. Oso aproposa da eguzkiak, akneak edo arazo hormonalak eragindako orbanak ezabatzeko.  Gainera oso eraginkorra da lehen zimurrekin, azaleko tonu eta ehundura hobetzeko, eta kolageno sorketa suspertzen du. Zirkulazioa aktibatu eta edertasun produktuen barneratzea errezten du tratamendu honek.

KARMELE BIJIN

Aurpegi tratamendu honekin azalari itxurra ederrena, argitasuna, hidratazioa, tinkotasuna eta nutrizioa erakusteko behar dituen elementuak ematen zaizkio. Azala ezin hobe nabaritzeaz gain organismoan bakea eta ongizatea sentiarazten ditu. 

DRAINATZE LINFATIKO FAZIALA

Oso masaje leun eta zehatza da hau. Lasaigarria eta arintzailea, tentsioak eta estresa maila murrizten ditu. Oso gomendagarria izaten da begi poltsak edo begipe kasuetan, aurpregi desintoxikazio metodo bezala eta aurpegiko  puztutzea txikitzeko. Ebakiondoetan ere oso eragin positiboa izaten du. 

NESA BIJIN

Neas Topology System diseinatutako prozedura. Topology System-eko maskarila jartzen da aurpegian ondorengo efektuak lortzeko: aurpegiko muskuluetan arintzea, drainatze hobekuntza, mikrozirukulazioaren aktibazioa (nutrizio eta oxigenazio zelularra), argitasun eta elastikotasun hobekuntza. 

| GORPUTZ EDERTASUN PROGRAMAK

BALLANCER PRESOTERAPIA

Presio zehatz atsegina eragiten duen masaje mekanikoa da hau. Masaje mecánico que ejerce una presión precisa muy agradable. Desintoxikatu, oxigenatu eta tinkotzen du gure organismoa. Aktibitate linfatiko, zirkulatorio, muskularra eta digestiboak normalizatzera laguntzen du teknika honek. Drainatze linfatikoa egin ondoren beso edo hankak lantzen dira  aktibazio baskular sakonean. Oinarrizkoa da zelulitisaren edo edemen kontrako tratamenduetan, kirola egin aurretik eta ondoren eta idorreriarri aurre egiteko.

RENATA FRANCA DRAINATZE LINFATIKOA

Linfaren zirkulazioa errazten duten mugimendu indartsu, azkar eta errepikatuetan oinarritutako tratamendua da hau. Sistema inmunologikoa indartu eta likidoak galtzea bultzatzen du gorputza era naturalean. Emaitzak lehen sesiotik nabaritzen dira. Oso egokia da ebakuntza baten ondoren edo liposukzio baten aurretik edo ondoren gorputzaren bolumena txikitzeko. 

DIATERMIA – MEDESTEC RADIOFREKUENTZIA

Zelulitisa eta lodiera edo multzatutak grasa kasuetan oso eraginkorra da merkatuan aurkitzen den radiofrekuentzetan hoberenen artean dagoen hau. Kosmetika esklusiboarekin konbinaturik gorputza nola harmonizatzen den nabaritu daiteke. Begi bistako emaitza iraunkorrak.

BELLACTION

Profesionalen eskuen mugimenduetan oinarrituriko prozedura fisioaktiboa da hau. Gorputzeko ehun sakonetaraino iristeko gai da, eskuekin bakarrik ezinezkoa den mailetaraino. Zeulitis zailena ere murrizten du, ehun bigunak tonifikatu eta multzaturiko likidoak drainatzen ditu prozedura honek.

KIROMASAJEA

Masaje terapeutiko hau tentsioa askatzeko erabiltzen da besteen artean. Puntu zehatzak lantzen dira ete lehen sesiotik nabaritzen dira tratamenduaren onurak. 
ERREDUKTOREA: Programa pertsonalizatuetan egiten den masajea. Zonalde konkretuetan bolumena murriztea da honen helburua. 
HESTE MASAJEA: 25 minutuko iraupena duen masaje hau heste mugimendua bizkortzeko aproposa da. 
ZIRKULATORIOA: Odol eta linfaren jarioa aktibatzea da masaje honen helburua, eraldaketa zelularra erraztuz.

LPG

Prozedura honek grasako zelulak kentzeko da aproposa, baita zelulitisa sortzen duten zelula zailak ere, inongo dieta edo ariketa fisikorik egin gabe. Teknika ez inbasiboa da ez delako gorputzean inongo sustantziarik sartzen. Zelulak estimulatu egiten dira modu autonomoan lan egin dezaten bai drainatzeko bai desintozikatzeko. 

EGURTERAPIA

Olio erreduktoretan bustitako egurrezko tresna desberdinak erabiliaz ehunak mugiarazi eta drainatzen dira. Sentsazioa oso atsegina da eta gorputza arina eta oso landuta uzten du tratamendu honek. 

MIKROPIGMENTAZIOA MAITANE BASTERRAREKIN

Maita Basterra mikropigmentazio arloan bereizten da, urte askotako esperientzia bait dauka tratamendu hauek egiten. Eyeliner, bekainak eta ezpainak dira tratamendu honekin lantzen diren aurpegiko zonaldeak.

DOHAINIKO LEHEN HITZORDUA

Aukeratu zure beharretara egokitzen den egun eta ordutegia eskuragai daudenen artean eta posta elektroniko bidez jasoko duzu zure hitzorduaren konfirmazioa.
We are using cookies to give you the best experience. You can find out more about which cookies we are using or switch them off in privacy settings.
AcceptPrivacy Settings

GDPR

Skip to content