Erizaintza eta medikuntza estetiko programak

| ERIZAINTZA ETA MEDIKUNTZA ESTETIKO PROGRAMAK

Salas doktoresa kirurgialari plastikoak eta June Irazabalbeitia erizainak osatutako taldeari esker emaitza ezinhobe eta guztiz naturalak bermatzen ditugu.

QUANTA SYSTEM Q-PLUS SWICHED LASERRA

Azala gaztetu eta trinkotzen du, honen kalitatea modu atseginean hobetzen du. Emaitzak lehen sesiotik nabariak dira. Estriak leundu eta tatuajeak ezabatzen ditu. Orbanen kontrako despigmentazio tratamendu eraginkorra da (eguzki lentigoak, melasma,nevus, keratosi seborreikoa…) eta aknearen ondorioz agertzen diren arrastoak hobetzen ditu.

QUANTA SYSTEM ARGI PULTSATUA

Orbanak leuntzen ditu bere akzio despigmentanteari esker. Gorrtasunak eta kapilareak txikitzen ditu. Azalari argitasun handia ematen dio eta honen kalitatea hobetzen du.

MESOTERAPIA FAZIALA

Bitamina, azido hialuroniko eta mineral koktela injektatzen da gainazalean pazientearen azala osasuntsu, argitsu eta hidratatua lor dezan. Azala distiratsu geratzen da aplikazio honen ondoren.

GORPUTZ MESOTERAPIA

Tratamendua osagai sanitarioak maila txikian gainazalean injektatzean datza. Grasa lokalizatua, desproporzioak eta zelulitis nahiz ‘laranja azala’-ren itxura hobetzeko da aproposa programa hau. 

EZPAINEN BETETZEA ETA HIDRATAZIOA

Azido hialuronikoari esker ezpainen ametseko itxura berreskura daiteke. Denboran zehar galdutako bolumena ere bere onera bueltatzen da honi esker. 

AZIDO HIALURONIKOA

Masailalbo eta begipean aplikatzen den tratamendua da hau. Denborarekin gorputzak galtzen duen molekula tratamendu honekin berreskuratu eta hidratazioa eta bolumena irabazten ditu azalak.

BOTOXA

Botoxari esker kopeta, begitarte eta begi inguruko zimurrak ezabatzen dira. Azalaren kalitatea nabarmenki hobetzen da programa honi esker.

RINOMODELAZIOA

Sesio bakarrean sudurraren forma hobetu kirurgiarik gabe azido hialuronikoari esker. Emaitza oso iraunkorrak.

BETAZPI TRATAMENDUA

Betazpien sakonera txikitu eta kolorea argitu aurpegi gazte eta osasuntsua izatea lortzeko.

GARATXO EZABATZEA

DOHAINIKO LEHEN HITZORDUA

Aukeratu zure beharretara egokitzen den egun eta ordutegia eskuragai daudenen artean eta posta elektroniko bidez jasoko duzu zure hitzorduaren konfirmazioa.
We are using cookies to give you the best experience. You can find out more about which cookies we are using or switch them off in privacy settings.
AcceptPrivacy Settings

GDPR

Skip to content